lunes, 9 de marzo de 2009

Lehen eguna..

Gure lehen eguna izan da. Klasera sartu aurreko sentimenduak guztiz ezberdinak izan dira aurreko urtean izandakoekin konparaturik.
Klasera sartu baino lehen nahiko lasai nengoen, gogo handiekin eta jakinminarekin baina ez aurreko urtean bezalaxe urduritasun handiarekin eta egonezinean ea ondo edo txarto egingo nuen entzutearen zain.
Aurreko urteko ume berdinekin egongo nintzela banekien, eta beraz, tutore berdinagaz, beraz, horrek lasaitasun handia ematen zidan aurreko urteko esperientzia izugarri ona izan zelako, bai ikasleei begira, bai tutoreari bai esperientziari orokorrean. Beraz, ezer baino lehen idazten hasi aurretik, nire lehen sentimenduak komentatzea gustatuko litzaidake eta aipaturikoak izan dire; jakinmina ea ikasleak aldatu direzan edo..gogoak eta lasaitasun handia.

Gaur,beraz, lehen eguna izan da baina niretzat aurreko urteko beste egun bat moduko izan da. Aurten umeon ekintzak, jokaerak…ez gaituzte ezuztekoan harrapatuko, ez gutxienez aurreko urtean bezain beste, ezagutzen baititugu eta jada esperientzi bat dogulako.
Hala ere, egunero dekogu nondik ikasi zerbait berria eta hau da nik egunero egingo dodana hemen.

Egunero, gehien ikasarazi egin dizkidaten ekintzak edo gertaerak komentatuko ditut hemen, edo gehien hausnarrarazi egin dizkidaten gauzak, zerbait arreta lar deitu badit, edota arazoren bat izan badut..

Beraz, gaur nonbaitetik hasi beharra daukat eta nahiz ta egun nahiko lasaia izan komentatu nahiko nuke zelan arreta deitu dit gaur ikasleen jarrera orokorrean, danak izugarri despistautak zeuden, tutoreak eta biok azalpenak ematen genbiltzanean gehienak berba egiten edo leihotik begire aritu dire eta horrek asko pentsarazi egin digu tutoreari eta niri. Egia esan, nire tutoreak esan didan bezala, ni eskolara bueltatzeak izugarri poztu eta era berean urduritu egin die eta agian hori izan da zergatiren bat ikasleen jarrera hura izateko.
Hala ere, matematikako azalpenak izan dira nagusi eta nik uste dot baita ikasle nahiko galduta dabiltzatela gai berria hasi dogulako eta uste dot hori be eragina izan duela.

Beno ez da gauza oso berezia izan eta egia esan ez doguz klase askorik izan gaur.
Azkenik komentatu nahiko nuke be, gaur, ordu libreetan bariurako iasleek daukiezan azterketa bat prestatzen egon nazela, egia esan nire lehen azterketa ofiziala dela uste dot, askotan lagundu diot nire tutoreari baia gaur nik bakarrik osotzea eskatu dit tutoreak eta nik pentsatu gabe onartu diot lan hura.
Beraz, liburua behin eta berriro irakurri eta landu ostean azterketa osotzen hazi naz eta nahiz eta ondiño bukatu ez dudan oso gustora egon naz lanean. Kontatuko dizuet ea nola bukatzen dodan eta nola egiten duten ikasleek. Azterketa barikuan da.. ea zer nolako notak ataraten dituzten!!!

Nere praktikaldiaren berri

Kaixo danori!

Blog berri hau sortu egin dot nere praktikaldien berri egiteko.
Ainhoa dot izena eta Magisteritza ikasi egin dot Arangoitiko Euskal Herriko Magisteritza Eskolan. Aurten nere diplomatura bukatzen dot, beraz, orain nire bigarren praktikaldia egiten nabiltza, hau da, PRACTICUM II-a.
Izugarrizko gogoekin nabil praktika berri hauetan izugarri ikasteko eta behin betiko ere diplomatura eskuratzeko eta lanean asteko.
Hala ere, beti esaten dogun moduan CARPE DIEM da egin beharreko, beraz, orain aurrean dekodan momentuaz topera disfrutatzen hasiko naiz eta praktikaldi hauei ahalik eta etekin handiena ateratzen hasiko naiz etorkizunean baliogarri izango baitzaizkit.

Beraz, espero dut zuek be nire hausnarkettik etekin bat ataratzea edo bestelako hausnarketak eta nahi duzuenean nere sarrerak komentatzea.

Bukatzeko aipatzea nire praktikldiak Bilboko ikastola baten egingo ditudala, ikastola hau metodologia berezi batekin lan egiten du PENTAZIDADE izenekoa, metdoliogia honek pertsonaren garapena osotasunean lortzea du helburu eta pertsonaren 5 eremuetan sakon lantzen da;


 Identitatea
 Sentimenduak
 Gorputza
 Mente
 Gizarte arloa


Nahiko metodologi konplexua da eta nire ustez bere garapena ikusi arte ongi ulertu ezin dana, hala ere web orrialde honetan sakon azaltzen da metodologia honen zeregina ere; http://www.pentacidad.com/

Bestalde, proiektu kurrikularrari dagokionez, ikastola honek; hezkuntza solidarioa eta elizbarrutikoa sustatzea eta Euskal Herriarekiko pertenentzia eta euskararen erabilera bermatzea ditu jarraibide nagusiak.